2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna


                                          PITAGORASEN TEOREMA

Triangelu angeluzuzenak angelu zuzen (90º) bat du. Angelu zuzena osatzen duten aldeak katetoak dira, eta alde haundiena, hipotenusa.
Pitagorasen teorema:
Triangelu angeluzuzenetan hau betetzen da: hipotenusaren berbidura katetoen berbiduraren batueraren berdina da.a ber 2=b ber2 + c ber 2.
Adibidez:
PITAGORAS:
Pitagoras Samoskoa, grezieraz Πυθαγόρας, (Samos,K.a.580  inguru – Metaponto, K.a.495 inguru) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen.K.a. 580 urtearen inguruan Samos uhartean jaio zen. Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek Metaponto hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen. Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten K.a. IV.mendea arte.





















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina