2013(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

                           LAUKIAK


          Laukiak lau aldeko poligonoak dira. Honela sailkatzen dira:
-Paralelogramoak: aldeak binaka paraleloak dituzten laukiak dira.
-Trapezioak: bi alde paralelo soilik dituzten laukiak dira.
-Trapezoideak: alde paralelorik ez duten laukiak dira.

PARALELOGRAMOAK:
Paralelogramoak honela sailkatzen dira:
Karratua: lau aldeak berdinak ditu, eta lau angeluak zuzenak.
Laukizuzena: lau angeluak zuzenak ditu.
 Erronboa: lau aldeak berdinak ditu.
Erronboidea: aldeak eta angeluak berdinak ditu, binaka, eta ez du angelu zuzenik.

TRAPEZIOAK:
Trapezioak honelakoak izan daitezke:
Trapezio angeluzuzena: bi angelu zuzen ditu.ç
Trapezio isoszelea: bi alde berdinak ditu.
Trapezio eskalenoa: ez du ez alde berdinik ez angelu zuzenik ere.
TRAPEZOIDEAK:
        
        Poligono bat irudi geometriko bat da segmentu zuzen edo kurbatuaz mugatu ez-lerrokatuaz osatua dagoena. Adibide moduan pentagonoak bost alde dituen poligono bat da. Hitza greziarretik dator: polys-asko eta gwnos-angeluak.



















                                          PITAGORASEN TEOREMA

Triangelu angeluzuzenak angelu zuzen (90º) bat du. Angelu zuzena osatzen duten aldeak katetoak dira, eta alde haundiena, hipotenusa.
Pitagorasen teorema:
Triangelu angeluzuzenetan hau betetzen da: hipotenusaren berbidura katetoen berbiduraren batueraren berdina da.a ber 2=b ber2 + c ber 2.
Adibidez:
PITAGORAS:
Pitagoras Samoskoa, grezieraz Πυθαγόρας, (Samos,K.a.580  inguru – Metaponto, K.a.495 inguru) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen.K.a. 580 urtearen inguruan Samos uhartean jaio zen. Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek Metaponto hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen. Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten K.a. IV.mendea arte.





















2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

                                            ZIRKULUAREN AZALERA

Zirkuluaren azalera: pi bider erradioa ber bi:
Adibidez:

                                        POLIGONO ERREGULARRAREN AZALERA


Poligono erregularren azalera: perimetroa bider apotema zati bi :
Adibidez:

                                       TRAPEZIOAREN AZALERA


Trapezioen azalera: (oin haundia+oin txikia)x altuera zati bi.
Adibidez:
                                      TRIANGELUAREN AZALERA

Triangeluaren azalera: oinarria bider altuera zati bi: